Autogobernua Eraikiz
Euskadiko autogobernua eguneratzeari buruzko gune honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu
Autogobernua
Autonomia Estatutua
Euskal Herriko Autonomia Estatutuak, Gernikako Estatutu bezala ezagutzen dugunak, Euskal Autonomia Erkidegoan autogobernuaren oinarriak ezarri zituen gerra, diktadura eta erbestealdi baten ondoren. 1979ko urriaren 25ean onartu zenetik, indarrean egon den ia 40 urte hauetan zehar transferitutako eskumenek baimendu dute erakunde propioen jaiotza eta finkapena. Erakunde hauek baimentzen dute herritarren beharrak modu zuzen eta eraginkor baten kudeatzea.
Eskumenak
Guztiok ezagutzen ditugun erakundeak dira: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, EITB, Osakidetza, SPRI, Lanbide, IVAP, IHOBE, Ertzaintza, UPV-EHU… Erakunde hauek guztiak eskumen arauen garapenen bidez sortu egin dira. Horietaz gain, ezin ditugu ahaztu zeharkakoak diren beste zenbait gai esaterako euskara, kirola, euskal kultura, ikurrak eta horiei buruzko legeak.
Herritarren Partaidetza
Xedea
Eusko Legebiltzarrean zenbait legegintzalditan zehar ondoko hausnarketa hau egin da: 1979 urteko arau-esparrua eguneratzea eta honi buruz guztion ikuspuntuak ezagutzea gure gizartearentzat onuragarria izango al da? Horrek eraman gaitu ordezkatzen ditugun herritarrekin hausnarketa horren emaitza alderatzera. Zehazki, adostutako oinarriei buruzko iritzia eskatzen zaizue parte-hartze eremu honetara hurbildu nahi duzuen guztiei.
Adostutako oinarriak eta boto partikularrak
Euskadiko autogobernua eguneratzeko ponentzian onartutako oinarriak aurkituko dituzu gune honetan. Adostutako 8 oinarri daude eta talde parlamentarioek egindako boto partikularrak. Azken hauek, talde parlamentarioen iritzi ezberdinak dira beraien jarrera jasota gera dadin. Gogorarazi beharra dago, adostutako 8 oinarriak direla ponentziaren bileretan bozketa bidez onartutakoak.
Partaidetzako kanalak
Halaber, gogorarazi nahi dizugu, webgunean parte-hartzeaz gain, ondorengo kanalak erabiliz ere parte hartu dezakezula: 945004253 zenbakian telefono-mezu bat grabatuz edo idatziz honako helbide honetara gutun bat igorriz; Eusko Legebiltzarra – Parlamento Vasco (Becerro de Bengoa kalea, z/g 01005 – Vitoria-Gasteiz). Bide hauetatik guztietatik egindako ekarpenak publikoak izatea nahi baduzu, mesedez interes hori daukazula esaguzu.