EH BILDU-K I. OINARRIARI AURKEZTUTAKO BOTO PARTIKULARRA, 1.2 APARTATUA

Azken 150 urteotan euskaldunen belaunaldi bat ere ez da egon gure herriak pairatzen duen gatazka politikoari lotutako indarkeria mota bat edo bestea ezagutu ez duenik.  Inguruabar historiko horiek sufrimendu larria eragin dute gure herrian. Historia horretatik ikasi behar dugu. Ulertu behar dugu estatus berri honen lanketak gatazkaren konponbideari heldu ez ezik, kultura demokratikoa ezarri ere egin behar duela. Kultura hori oinarritu behar da giza eskubide guztien defentsan, pertsona guztientzat, eta bazterrean utzi behar du, behin betiko, indarkeria politikoaren erabilera gure desadostasun politikoak konpontzeko.

EH BILDU-K IV. OINARRIARI AURKEZTUTAKO BOTO PARTIKULARRA, 2.3 APARTATUA

Estatus politiko berriak Euskal Botere Judiziala aintzatetsiko du, gainerako botere judizialetatik independentea, eta Justizia Administrazioaren egungo deszentralizazio-eredua gaindituko du. Horretarako, antolaketa eta oinarri judizialeko eredu berri bat ezarriko du eta Euskal Auzitegi Nagusia sortuko da.

Euskal Kontseilu Judizial Nagusia sortuko da, gobernu-organo judizial gisa, Eusko Legebiltzarraren legeak ezarritako ereduaren arabera. Euskal eskola judiziala sortuko da, Euskal Kontseilu Judizial Nagusiaren mendekoa.

Euskal botere judizialaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin batera, SJPri gure lurraldean Justizia Administrazioa antolatzeko ahalmena aintzatetsiko zaio, autoantolatzeko ahalmena gauzatzeko behar-beharrezkoa baita, foru-tradizioaren eta erkidegoko esperientzia historikoaren arabera.

Espetxe-politikak SJPren eskumenekoak izango dira eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Botere Judizialak landuko dituzte elkarrekin.

Ertzaintza izango da lurraldeko Polizia Judiziala, ondorio guztietarako.

Gehiago irakurri

Elkarrizketak

  1. julen bengoa meabe

    Euskal Kontseilu Judizial Nagusiaren justizia errestauratiboa edo konponarazlea izan beharko da. Beraz euskal justizia ez da zigorrean oinarrituko baizik eta gizarteratzea helburu izango du.