Titulu honen garapena eta artikulatzea Espainiako estatuarekiko harreman-esparru politiko berrira egokituko dira. Harreman-esparru berezia, alde bikoa eta izaera konfederalekoa da, eta testu politiko berrian jasotako eskumen-esparruen osotasuna errespetatzen du.

SJPri ordezkaritza-ahalmena aitortuko zaio EBn eta nazioarteko instituzio eta erakundeetan, eta baita nazioarteko proiekzioa eta beste estatu, nazio, herrialde eta eskualdeekiko kanpo-harremanetarakoa ere. Aitorpen hori in foro interno in foro externo ereduan oinarrituko da; hau da, barruko esparruan dagoen eskumena kanpoko esparruan ere gauzatu ahal izango da. Horrek esan nahi du euskal erakundeek erabakiak hartzeko ahalmenean aurreratu behar dutela nazioarteko tratatu eta akordioak prestatzeko fasetik bertatik (goranzko fasea), eta parte-hartze zuzena izan behar dutela Europako eta nazioarteko erakundeetan euren erabakitzeko ahalmenaren esparruari eragiten dionean. Espainiako estatuarekin batera, aurrekoa bermatzeko mekanismo egokiak erabakiko dira.

Ahalik eta baldintza zabalenetan idatziko da, eta SJPri bere presentzia finkatzeko eta etorkizunean sortuko diren organo berrietara zabaltzeko aukera bermatzeko moduan.

Bestalde, Estatuak barne-araudian txertatuko ditu estatutu politiko honetatik eratorritako konpromisoak, eta, horretarako, haren aitorpena eta errespetua bermatzeko behar diren lege-aldaketak sustatu beharko ditu.

Europar Batasuna:

EBrekiko harremanek kapitulu espezifikoa izango dute.

Europatik aitortzen den bezala, etorkizuneko Europaren antolaketari eta eraikuntzari buruzko eztabaida sakona egin behar da, eta SJPk ahalmena izan behar du hausnarketetan eta ondorengo erabakietan modu zuzen eta eraginkorrean parte hartzeko.

Gaur egun, estatuz azpiko erakundeek EBko organoetan duten partaidetza estatu kide bakoitzaren ordenamendu juridikoak xedatzen duenaren mende dago, funtsean.  Artikuluek aurreikusiko dute SJPk erakunde guztietan eta erkidegoko erakundeen erabakiak hartzeko prozeduretan izango duten parte-hartze zuzen eta eraginkorra. Horrek esan nahi du SJPko instituzioek parte-hartze zuzena izango dutela Europako Zuzenbidea egiteko goranzko fasean nahiz beheranzko fasean. Estatus politiko berriaren erregulazioak honako hauek bermatuko ditu:

- Parte-hartze zuzena Europar Batasuneko organo eta instituzioetan. Parte-hartze hori formulatzean, aukera emango da euskal erakundeek estatuaren borondate aldeaniztuna EBren aurrean eratzeko prozesuan aurkitu dituzten arazoak gainditzeko eta Euskadiren erabakiak hartzeko esparruan jarduketa asimetrikoak bideratzeko.

Euskadiren parte-hartzea gehituko da EBko ordezkari iraunkorren izendapenean. Nolanahi ere, aldebikotasuna bermatuko da SJPren eskumen propioei eragiten dienean, bereziki EEko 1. Xedapen Gehigarrian oinarritutako gai itunduei lotutakoak direnean eta baita SJPrentzako ondorio finantzario, politiko edo administratibo garrantzitsuak etortzen direnean ere. Halaber, SJPk parte hartu ahal izango du Eskualdeen Batzordean, Eskualdeetako Legebiltzarren Batzarrean eta etorkizunean martxan jar litezkeenetan.

EBko organo eta instituzioetan esku-hartze zuzena ere izango du, Kontseiluko eta Batzordeko organo aholku-emaile eta prestatzaileetan eta Kontseiluaren formazioetan; hau da, parte hartuko du Batzordeko komiteetan eta Kontseiluko lantaldeetan. Kasu horietan, SJPk ordezkaritza eta lehendakaritza ere gauzatu ahal izango ditu Estatuarekin adostu ondoren.

- SJPren barne-partaidetza erkidegoko gaietan. Xede horretarako, beste eskumen batzuen artean, eskubide hauek aitortuko zaizkio SJPri: bere eskumenei eta interesei eragin diezaieketen erkidegoko kontuei buruz informatuta egotekoa, Espainiako Gobernuari erkidegoko gaiei buruz duen iritzia jakinarazteko ahalmena, Estatuak erkidegoko instituzioen aurrean duen hasierako posizio negoziatzailea itun eta akordio bidez finkatzekoa hark Euskadiko autogobernu-ahalmenei eragiten dienean Estatua-Euskadi Alde Biko Batzordearen bitartez etab.

- SJPren parte-hartzea Ekonomia eta Finantza Kontseiluan (Ecofin) eta Euskadiren zerga-eskumenen kontuekin zerikusia duten lantaldeetan. Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako lankidetza-mekanismoen eta Kontzertuaren Batzorde Mistoan hartutako erabakien esparruan gauzatuko da.

- Parte-hartzea EBJAren aurrean. Bai lurralde historikoek eta bai Eusko Jaurlaritzak zuzenean esku hartu ahal izan behar dute TJUEren aurrean erkidegoko erabakiek eragin diezaieketenean. Parte-hartze hori Europako araudiak eta aplikatu beharreko ordenamendu juridikoak une oro ezartzen duten baldintzetan gauzatuko da. Zeharkako parte-hartzeari dagokionez, aintzat hartuko da estatuko Gobernuari Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean akzioak aurkezteko aukera norberaren interesak eta eskumenak defendatzeko. Halaber, SJPk bere ekintzen ondoriozko auzietan EBJAren aurrean defentsa juridikoa egin ahal izango du, eta Estatuaren izenean egingo du erkidegoko ordenamendua aldatzen ez den bitartean eta estatuz azpiko erakundeei legitimazio pribilegiatua aitortzen ez zaien bitartean.

- Ordezkaritza egokia Europako Parlamentuan. Hauteskunde-legeria orokorra aldatu egin beharko litzateke, SJPren zirkunskripzio propioa ezarriz euskaldunek Europako Parlamentuan estatus politiko berrian jasotako SJPren eta Estatuaren arteko harreman-eredu berrira egokituko dela bermatzeko.

- EBko Zuzenbidearen inplementazio legegilea eta inplementazio betearazlea. Esparru horretan, ahalik eta gehien mugatu behar da Espainiako estatuak Europako Zuzenbidearen beheranzko fasean Euskadiko erabakitze-esparruan eragiteko duen ahalmena, batez ere Europako araudiaren transposizioaren bitartez. Hala, euskal erakundeei dagokie EBko Zuzenbidea bere eskumenen esparruan aplikatzea eta betetzea. Europako erregulazioa egoteak ez du aldatuko estatus politiko berriak ezarritako eskumenen barne-banaketa. Gainera, EBko Zuzenbidea betetzeak SJPren lurraldetik haragoko barne-neurriak hartzea eskatzen badu, neurri horiek estatus politiko berrian aurreikusitako alde biko lankidetza- edo koordinazio-mekanismoen bidez hartuko dira. Bestalde, EBk Estatuko oinarrizko araudia ordeztuko duen legeria ezartzen badu, SJPk Europako arauetatik abiatuta garapen-legeria hartu ahal izango du.

- Egitura-funtsen kudeaketa. SJP izango da egitura-funtsak bere lurraldean kudeatuko dituen agintaritza.

- Subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-kontrola. Lisboako Tratatuan oinarrituta dago eta, bereziki, subsidiariotasun- eta profesionaltasun-printzipioen aplika­zioari buruzko 2. Protokoloan. Protokolo horretan, alerta goiztiarreko mekanismoa diseinatu da, Batasunaren legegintza-proiektuetan atzemandako urraketa posibleei aurre egiteko SJPren eskumen-esparruei eragiten dienean. Beraz, EBren esku-hartzearen egokitasunari buruzko analisia da (gaur egun estatuko araudiaren arabera egiten dena kontsulta bidezko esku-hartzearekin). Esku-hartze hori modu berezian egituratuko da, estatus politiko berriak konfiguratutako harreman- eta aldebikotasun-eredu berriak emandako berme instituzionalak babestuta.

- Europar Batasunaren aurreko ordezkaritza. SJPk ordezkaritza  aurkeztu ahal izango du Europar Batasuneko erakundeen aurrean bere interesak hobeto defendatzeko.

- Euskal Herriko lurralde guztiak hartuko dituen euroeskualde baten sorrera. Halaber, euroeskualdean parte-hartzea sustatzeko aukera aurreikusiko da Europako Batzordearen aurreko eskualdez haraindiko lankidetzaren barruan (Bruselan euroeskualdeko bulegoa izateko aukera), SJPk CFNrekin eta Iparraldeko euskal lurraldeekin eta instituzioekin lotura politikoak eta lankidetza- eta koordinazio-harremanak ezartzeko duen eskubidearekin bat etorriz, egitura eta organo instituzional iraunkorrak eta erkideak ezartzeko aukera barne, estatus politiko berrian jasotako bakoitzari dagokion esparruaren erakunde ordezkarien erabakien erabateko errespetuan oinarrituta.

Kanpo-ekintza, nazioarteko harremanak eta jarduera kanpo-proiekzioarekin

Euskal instituzioek nazioarteko harremanen arloan jarduteko ahalmena izango dute norberak erabakiak hartzeko ahalmenaren esparruan (in foro interno in foro externo), ordezkaritza zuzena izango dute beste estatu eta nazio batzuen aurrean eta nazioarteko hainbat erakundetan parte hartzeko ahalmena.

Artikuluak idazteko orduan hartuko dira, nahitaez, "Euskal autogobernuaren botere-funtsa" izenburupean jasotako aipamenak, SJPri kanpoko proiekzio-ahalmena aitortzeko premian eragiten dutenak, gutxienez, esparru hauetan: hizkuntza eta kultura, kirolak, gazteria, mugaz haraindiko lankidetza; diaspora; kanpo-merkataritza; ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoa; eta solidaritatea eta garapenerako, bakerako eta giza eskubideak, herriak eta ingurumena errespetatzeko lankidetza.

Kanpo-ekintzaren atal honetan, garrantzitsua da estatus politiko berriko artikuluetan, besteak beste, kanpoko ordezkaritza eta bulegoen erreferentziak sartzea.

SJPk parte hartu eta presentzia izan ahal izango du bere sarbide- eta partaidetza-erregulazioak baimentzen duen nazioarteko erakundeetan, eta bereziki hizkuntzarekin, kulturarekin, bakearekin, giza eskubideen defentsarekin, lankidetzarekin, ingurumenarekin eta abarrekin zerikusia duten erakundeetan, hau da, Unesco edo antzekoetan.

Euskal erakunde sozial eta kulturalen eta kirol-selekzioen nazioarteko proiekzioaren aitorpena aurreikusiko da nazioarteko erakunde analogoetan sartzeko helburuarekin.

Kanpoko euskal etxeak aitortuko dira eta baita Euskadik atzerriko euskal kolektibitateetako kideekin dituen loturak zaintzeko oinarrizko tresna gisa eta dauden herrialdeetan merkataritza-, kultura-, politika- eta erakunde-harremanak sustatu eta garatzeko tresna gisa egiten duten lana ere.

Nazioarteko tratatuak

Oro har, SJPren honako eskubide hauek aitortuko dira: tratatuen negoziazioei buruzko informazioa jasotzeko, bere eskumeneko arloko tratatuak egitea eskatzeko eta Kontzertu Ekonomikoaren edo euskal autogobernuaren aplikazioari eragin diezaioketen nazioarteko tratatuen negoziazioan zuzenean parte hartzeko, bereziki gai itunduen blokea osatzen dutenei eta, hori guztia, estatus politiko berriak konfiguratzen duen harremanetarako aldebikotasun-eredu berriaren kariaz.

Aintzat hartu eta zabaldu egingo da egungo EHAEren 6.5 artikuluak xedatzen duena, euskara zaintzeari eta sustatzeari buruzko tratatuak sina ditzala Estatuari eskatzeaz, eta EHAEren 20.3 artikuluan jasotakoa, zeinak aurreikusten baitu haren eskumenen inguruko tratatu eta hitzarmenen betearazpena eta halaber tratatuek SJPren eskudantziei eragitearen ukiezintasun partzialaren klausula.

SJPri, nazioarteko tratatuak bete eta zehazteko, nazioarteko akordio administratiboak egiteko eskumena aitortuko zaio bere eskumeneko gaiak xede dituztenean eta nazioarteko tratatuak berak xedatzen duenari lotuta. Halaber, nazioarteko akordio ez-arautzaileak egiteko ahalmena aitortuko zaio bere eskumeneko gaietan.

Gehiago irakurri

Elkarrizketak

  1. Ramón Varela Olalde

    Euskadi no lo es sin Europa. Es decir, marcar y oficializar las relaciones del SJP con la UE (como otras autonomías han hecho) es fundamental y necesario para la prosperidad de nuestro pueblo. Sin embargo, Europa no ha de ser nuestro único horizonte. Como europeos deberíamos reconocer nuestra responsabilidad directa o indirecta como pueblo vasco respecto a las acciones emprendidas desde el siglo XV por diferentes potencias y personalidades europeas u occidentales de opresión a pueblos alrededor de la tierra en forma de imperialismo y explotación. La sociedad vasca tiende a echar balones fuera y a culpar a otros de las desgracias causadas a otras regiones y países que hoy día perduran, aún siendo tan culpable como cualquier otra sin necesariamente haber tenido que formar parte de gobiernos que propugnaran este tipo de violencia física, laboral, económica y cultural. Es por todo ello que la sociedad vasca, así como la sociedad occidental en su conjunto, está en deuda con una gran parte de los países que en la actualidad se encuentran con problemas para poder desarrollarse sin obstáculos libremente. Por eso, recomiendo la inclusión de una obligación en este capítulo a todas las administraciones públicas territoriales vascas de aportar un 2,5% de sus presupuestos a proyectos de fomento al desarrollo en diversas regiones favoreciendo así el crecimiento sostenible global.