VIII. OINARRIA – ERREFORMAREN TITULUA ETA XEDAPENAK
Prozedura
Oinarri eta printzipio hauetan, testu artikulatuan, erreforma arautzeari buruzko berariazko titulu bat sartu beharko da.
Honako hauek izango dute erreformarako ekimena:
- Eusko Legebiltzarrak. Aldatzeko prozesuari ekingo zaio Eusko Legebiltzarreko kideen bosten batek eskatzen duenean.
- Eusko Jaurlaritzak.
- Euskal udalek Eusko Legebiltzarrari proposatu ahal izango diote erreformarako ekimena egikaritzea, baldin eta udalbatzen % 20k, gutxienez, eskatzen badu, betiere ehuneko horrek populazioaren % 15, gutxienez, ordezkatzen badu.
- Halaber, hauteskunde-erroldaren, hots, boto-eskubidea duten herritarren % 5en sinadura egiaztatuari ere legea erreformatzeko proposamena egiteko ekimena onartuko zaio.
Erreforma Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen eta izapidetzen ari den bitartean, herritarrek parte hartzeko prozedurak zabalduko dira, non oinarri hauetan parte hartzeko xedatu diren baliabideak eta galdeketak erabili ahal izango baitira.
Erreformarako proposamena onartzeko Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren baieztapena beharko da.
Galdeketa gaitzailea
Oinarrizko arau instituzionala gaitzeko galdeketa bat aurreikusiko da, halako moldez, non, behin Eusko Legebiltzarrak proiektu politiko berria onetsita, eta Gorte Nagusietako izapidetzeari ekin aurretik, proiektu politiko berriaz galdetuko zaien euskal herritarrei galdeketa gaitzaile baten bidez, zeinak, nahiz eta juridikoki loteslea ez izan, funtsezko balio deklaratibo eta gaitzailea izango duen.
Galdeketa gaitzailea eginda, SJP ordezkatzen duten erakundeek negoziazio-prozesuari helduko diote Estatuko erakundeekin, proiektu politiko berriaren uztartze juridikoa lortze aldera.
Azkenik, prozesu politiko berria berretsi beharko da erreferendumaren bidez.
Halaber, zatiko erreformak sartzeko prozedura erraztua ere arautuko da, erreforma horiek funtsezko arauaren nukleo nagusiei eragiten ez badiete; hau da, arauan xedatzen diren atariko tituluari (SJPren eta Estatuaren arteko harreman-eredua), eskumenei, botereei eta funtsezko eskubideei.
Xedapen gehigarria, iragankorra eta azkenetakoa
Estatus politiko berriak jarraituko du bere berme juridiko-politikoa Gernikako Estatutuaren xedapen gehigarri bakarrak aldarrikatzen dituen eskubideen errespetuan oinarritzen, baliagarria baita euskal autogobernuaren garapenari eta euskal herriaren borondateari bidea emateko, halako moldez, non euskal herritarrek borondatea agertuko balute, aurreikusi diren parte hartzeko bitartekoen eta galdeketen bidez modu aske eta demokratikoan adierazita, beren burua gobernatzeko, borondate hori gauzatzea izango duten printzipio demokratikoaren adierazpide gisa.
Amaitzeko, xedapen iragankor eta azkenetakoei dagokienez, haien erredakzioa egokituko da eskumen-funtsa arautzen duen tituluan agertzen den aurreikuspenera, zeinak adierazten baitu ezen testu politiko berria hura behin betiko onetsi eta hurrengo hiru hilabeteen buruan sartuko dela indarrean, eta epe horren barruan itundu eta itxi beharko da eskumen-funtsean agertzen diren bitarteko eta zerbitzu publikoen eskualdatze bakar eta behin betikoa.
Gehiago irakurriElkarrizketak
Saioa hasi zure ekarpena egiteko
En el apartado de Reforma del Estatuto considero oportuno que se eleve la actual mayoría absoluta del Parlamento Vasco requerida para la aprobación de la propuesta de reforma a una mayoría de dos tercios, de cara a garantizar la transversalidad de los nuevos textos estatutarios que se aprueben. Con ello se evita que unas mayorías parlamentarias de gobierno puedan modificar unilateralmente el Estatuto. En cuanto al referéndum posterior, considero que debe ser de ratificación, vinculante en todo caso y respecto al texto final que aprueben las Cortes Generales. En caso de que se quiera realizar una consulta previa no vinculante respecto a una posible reforma estatutaria, considero que debería canalizarse a través de procedimientos de participación ciudadana y no dentro del mecanismo de reforma, si bien no soy partidario de ello en tanto que los ciudadanos se estarían pronunciando sobre aspectos que pueden no ser aprobados en el Congreso y el Senado.